ska, rock eta reagge ikutzen dute eta diska bat kaleratu dute. Trikizio taldea eta Txortains taldearen arteko uztarketa da. 2008ko urrian gauzatu zen, Trikizioko taldekideak eta Txortains taldeko kide batzuek Estatu Batuetara egin zuten bidaia batean. 2008ko abenduan talde guztia batu zen ideia hartatik eta lehen entsegua abenduaren 8an egin zuten.
HISTORIA:
2010eko azaroaren 6an Amurrion ospatu zen Ikasle Egunerako abestia grabatu zuten, "Ikasle Eguna 2010".
2011ko martxoaren 14an taldearen Facebook orrialdean Xabier Arakamak (trikitixa) eta Frank Lopepek (tronboia) taldea uzten zutela esan zuten, beraien proiektuekin aurrera (Trikizio eta Mikel Hats taldeak) jarraitzeko.
2011ko urriaren 2an Azpeitian ospatuko den Kilometroak jaialdirako abestia grabatu dute, Klik izena duena, Mikel Aranburu eta Mikel Labaka futbolariak, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, eta hainbat haurrekin batera. Kantua eta bideoklipa 2011ko ekainaren 29an aurkeztu zuten
Urte bereko abuztuaren 12an abesti berri bat aurkeztu zuten, Txori Barrote 25 Urte, Bilboko Txori Barrote konpartsaren 25. urteurrena dela eta. Letra Etxahun Lekuek egin zuen eta musika Ze Esatek! taldeak.
Zorrotzak denboraren ziztadak
Zorrotzak bere eraginak.
Iraganaren ordainetan dugu oraina
egindakoa soberan isladatzen da bertan,
isladatzen da bertan.
Egia estalia dago gerizpe urdin batez,
eroso sentituaz abaro horretan.
Aterako da indarrez, eta argi,
denboran esango duzu denboraz sentitu
duzuna.
Sentimenen beldurrez
egiaren ikara dantzan.
Indarrez kanporatuaz,
bizitzako egi zoro goxoenak.
Paranoiak irtenbidea aurkitu du
askatu da bere kateetatik.
Desagertu egin dira beldurrak eta mamuak
bidea zabaltzen ari den unean,
zabaltzen ari den unean.
Argiek non nahi distiratzen dute
musikaren ukitu leunarekin.
Utzi etorkizunari hegan egiten
loturarik gabe, beldurrik gabe.
Sentimenen beldurrez
egiaren ikara dantzan.
Indarrez kanporatuaz,
bizitzako egi zoro goxoenak
No hay comentarios:
Publicar un comentario